Info > Zer da TicketBAI

Zer da TicketBAI

TicketBAI hiru Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna da, eta bere helburua da betebehar legal eta tekniko batzuk ezartzea. Horrek esan nahi du, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, indarrean jartzen denetik aurrera, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituen fakturazio-software bat erabili beharko dutela.

Sistema berri horri esker, foru-ogasunek beren jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileak bezero gisa dituzten jarduerenak. Era berean, lortutako informazioa zergadunei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Fakturazio-programak egokitu egin beharko dira, fitxategi bat sor dadin, jarduera kontrolatzeko beharrezkoa den zerga-informazio guztiarekin, faktura bakoitza egin baino justu lehenago. Faktura jaulki ondoren, fitxategia automatikoki bidaliko da Ogasun bakoitzera. Fakturan, bezeroak ikusi ahal izango du TBAI erabiltzen ari dela, kode berezi bat eta QR bat agertuko baitira, faktura ondo jaulki dela egiaztatu ahal izateko behar den informazioarekin.



TicketBAI negozio guztiek ezarri behar dute:
Autonomoak, dendak eta baita enpresa handiak ere.

Negozio guztiek beren fakturazio-sistema TicketBAI araudira egokitu beharko dute. Araudi horrek eskatzen du salmenta bakoitzak TBAI hatz-marka eta QR kodea dituen faktura bat izatea. Kode hori irakurtzeak dagokion foru-ogasunaren webgunera eramango du, eta bertan agertuko da aldez aurretik jasotako informazioa.

TicketBAI sistema pixkanaka ezarriko da, eta foru-ogasun bakoitzaren barruan aplikatzeko denbora eta forma jakin bat izango ditu.

Noiz jarriko da indarrean?

Bizkaia

Derrigorrezko data:
2024 urtarrilak 1

Borondatezko epea:
2020 urriak 1 etik aurrera

Gipuzkoa

Derrigorrezko data:
2024 urtarrilak 1

Borondatezko epea:
2022 urtarrilak 1 etik aurrera

Álava

Derrigorrezko data:
2022-ko apiriletik aurrera

Borondatezko epea:
2022 urtarrilak 1 etik aurrera